pag 3

ERASOTZAILEAK GERARAZI

Zaila da ulertzea gizon moduan dugun utzikeria, erasotzaileak konbentzitu eta baztertzerakoan. Aurpegia ematea garrantzitsua da guk azaltzen dugun neutraltasun horren aurrean erasotzaileek sentitzen duten nolabaiteko konplizitatea ezabatzeko.

Erasotzaileari aurpegia eman behar diogu, interpelatu, gure lagunartean, gure lanean, gure familian, gure sare sozialetan,…badago ere. Gure inguruan ditugun emakumeek egunero jasaten dituzten mikromatxismoen kontra jarrera irmoa hartzen badugu, beste gizonezkoentzat eredu izango gara. Gure jarrerak indarkeriaren aurrean parte hartzen lagunduko die. Egiten ez badugu, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunetik eratorritako abantailak konplize eran jasotzen jarraituko dugu.