ERASOTZAILEA GELDIARAZI

2019. urtean, Nafarroan 1.335 salaketa egin ziren polizia-kidegoen aurrean; hau da, aurreko urtean baino %4,05 gehiago. Indarkeriaren biktimak artatzeko taldeek 1.060 emakume eta 61 seme-alaba artatu zituzten denboraldi berean.

Nafarroako harrera-baliabideetan (larrialdi-zentroa, abegi-etxea, egoitza-pisuak), 131 emakume, 62 alaba eta 67 seme artatu zituzten. Emakumeen aurkako indarkeriak aurrera jarraitzen du, zuk ikusi nahi ez baduzu ere.

“Begiak irekitzeko” garaia da, aurrean dugun errealitatea ikusteko eta gure inguruan hautematen ditugun indarkeriazko jarrerekiko axolagabetasuna atzean uzteko unea, emakumeen aurkako indarkeria iraunarazten baitute.

Ondo begiratzen baduzu, zure inguruan ikus dezakezu: auzoan, lagunartean, lanean, ikasketa-zentroetan, familian,… Azken finean, oso gertu ditugu hori gauzatzen duten erasotzaileak eta jasaten duten biktimak.

Edozein une ona da begiak irekitzeko, gure jokabideak aldatzeko eta berdintasunaren alde eta indarkeriaren kontra jokatzeko.

Berrikusi zure begirada, aztertu zure jokabideak. Berdintasunean aurrera egiteak indarkeria ezabatzen du.

2019ko kanpaina