PAG 4

IDENTIFIKATU GENERO-INDARKERIA

Emakumeen aurkako indarkeria esana mantentzeko erabiltzen den menderatzeko tresna da. Hona hemen adierazpen batzuk:

a) Indarkeria fisikoa: emakumearen gorputzaren aurkako indarkeriazko edozein ekintza, lesio fisikoa edo mina eraginda edo horrela eragiteko arriskua duena.

b) Indarkeria psikologikoa: edozein portaera, hitzezkoa edo ez hitzezkoa; esate baterako, mehatxuak, bortxak, irainak edo isekak, esanekotasuna eskatzea, jazarpena, hertsadura edo laidoak, emakumearengan sufrimendu-motaren bat, balio-galera, isolamendua edo askatasunaren mugak eragiten badituzte.

c) Indarkeria ekonomikoa: emakumearen eta haren seme-alaben ongizate fisiko edo psikologikorako baliabideak asmo txarrez kentzea, legez justifikatu gabe, edo bikotearen bizikidetza-eremuan partekaturiko baliabideak erabiltzeko diskriminazioa.

d) Sexu-indarkeria: baimendu gabeko edozein sexu-ekintza, tartean, indarkeria, mehatxuak, harreman sexualen ezarpena, emozionalki maneiatzea, begiratzea eta erakustea barne, gertatzen badira, edota sexu-jazarpena edo zirikatzea familia eremuan, maila komunitarioan, hezkuntzan, lanean nahiz espazio publikoan.

Beste modu batzuk: feminizidioa, hots, emakumeen erailketa edo homizidioa, genero-diskriminazioan oinarrituta; emakumeen eta neskatoen salerosketa, sexu-esplotaziorako, lan-esplotaziorako edo behartutako ezkontzarako; sexu-esplotazioa; gaztetxoekin burututako ezkontzak, ezkontza hitzartuak edo behartuak; emakumeen genitalen mutilazioa; eta emakumeen duintasuna, integritatea edo askatasuna kaltetzen duen edo kalte dezakeen beste edozein indarkeria-modu.