IDENTIFICALA

IDENTIFIKATU

Emakumeen aurkako indarkeria gizonek haien gainean boterea izateko erabiltzen duten menderatze-tresna bat da. Hona hemen horren adierazpen batzuk:

a) Indarkeria fisikoaemakumearen gorputzaren aurkako edozein ekintza bortitz, kalte edo sufrimendu fisikoak eragiten dituena.

b) Indarkeria psikologikoa: hitzezko edo hitzik gabeko edozein jokabide; hala nola, mehatxuak, behartzeak, apalkuntzak edo irainak, men egitea eskatzea, jazarpena, hertsadura edo laidoak, baldin eta emakumeari sufrimendua, balioa galtzea, isolamendua edo askatasun-eremuaren mugak eragiten badizkio. 

d) Indarkeria ekonomikoaemakumearen eta haren seme-alaben ongizate  fisikorako edo psikologikorako baliabideak nahita eta legez justifikatu gabe kentzea, edo bikote-bizikidetzaren esparruan partekaturiko baliabideak erabiltzean diskriminatzea.

e) Sexu-indarkeria: baimendu gabeko edozein sexu-ekintza, tartean indarkeria, mehatxuak, sexu-harremanak inposatzea, manipulazio emozionala, behaketa eta erakusketa barne, eta sexu-jazarpena edo sexu-zirikatzea gertatzen bada familian, komunitatean, hezkuntzan, lanean eta eremu publikoan.

f) Ziberindarkeria: berariazko baimenik gabe, irudiak eta/edo bideoak hedatzea ziberespazioan, emakumeen irudia iraintzeko edota irainak eta difamazioa zabaltzeko.

g) Bestelako moduak: feminizidioa, hots, genero-diskriminazioan oinarrituta emakumeen hilketa edo homizidioa; emakumeen eta neskatoen salerosteka, sexu-esplotaziorako, lan-esplotaziorako edo ezkontza-zerbitzurako; sexu-esplotazioa; adin goiztiarreko ezkontzak, itunduak edo behartuak; emakumeen genitalen mutilazioa; eta emakumeen duintasuna, osotasuna edo askatasuna kaltetzen duen edo kaltetu dezakeen beste edozein indarkeria-mota.