ABRE LOS OJOS

IREKI BEGIAK

Gizon eta emakumeei gonbita hau luzatzen diegu: 

Ireki begiak zaintza-lanak desberdin banatuta daudela ikusteko, lan hori emakumeek betetzen baitute nabarmen, eta, bereziki, etxe-langileak diren emakumeek, hain aintzatespen gutxi dutenek eta bizitzari eusteko hain ezinbestekoak direnek. 
Ireki begiak emakume zientzialariek aurrean dituzten zailtasunak ikusteko, haien lankideek baino aukera gutxiago dituzte-eta. 
Ireki begiak desgaitasuna duten emakumeek jasaten dituzten indarkeriak ikusteko, gizarte kapazitistan. 

Ireki begiak sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima diren emakume eta neskek, bai eta prostituzioan ari diren emakumeek ere, pairatzen dituzten indarkeriak ikusteko, euren sufrimenduak gizarte-arbuiorik sortu gabe.
Ireki begiak emakume migratzaileek jasaten dituzten indarkeriak ikusteko; emakume ausartak dira, borrokalariak, haien herrialdeetatik urrun etorkizun bila dabiltzanak. 
Ireki begiak pobreziak eragindako kezka eta etsipena ikusteko, nagusiki emakumeei eragiten die-eta. 
Ireki begiak adineko emakumeek jasaten dituzten indarkeriak ikusteko; gure gizartean gutxien aintzatespen direnak dira, dena eman digutenak. 

 

Azken finean, ireki begiak inguruan ditugun eguneroko indarkeriak identifikatzeko eta errotik kentzen laguntzeko.