PÁG 2

EGIN AUTOKRITIKA

Gizon gehienok berdintasunaren alde gaudela esaten dugu, baina, egia esan, ez gara horretan asko saiatzen.

Aldaketa pertsonal eta kolektibo askoz ere sakonagoa egin beharra daukagu, emakumeekin ditugun harremanak jorratzeko eta gure pentsatzeko modua aldatze aldera.

Erronka txikiak dira. Ezaguna da etxean eta seme-alabekin gizonak ez inplikatzea dela berdintasunezko harremanak lortzen aurrera egiteko dagoen eragozpen handiena. Izan ere, baldintza-berdintasunean inplikatzearekin emakumeek aukera izango dute berdintasunean denbora librea partekatzeko, lan-merkatuan eragozpenik gabe sartzeko, profesional-mailan sustatzeko edo haien zaletasunak garatzeko.

Izan gaitezen autokritikoak. Etxean ez da nahikoa "laguntzea", harrikoa egitea edo zaborra ateratzea. Etxea intendentzia luzea eta zorrotza da. Ehunka xehetasun artatu behar dira, janaria desizoztetik hasi eta etxean bizi diren guztiek beharrezko gauzak izatea bermatzera bitarte, haurrekin egotea, adin nagusiko pertsonak zaintzea,…